XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jautsi nahi duzuela? -oihu egin zuen errebisoreak.

Hau ez da hurbileko trena, jauna.

Eta ez zenuten txartelik gabe igan beharko.

Nolanahi ere, ez zenuten hemen gelditu beharko, lehenago jautsi beharko zenuten.

- Hala nahi genuen.

Baina jaun hori eri sentitu da eta...

- Hobe igan ez balitz!

Ohatze-bagoi batera joan beharko zuen! -kartulina bat leihoaren kontra paratu zuen eta orri bat kendu zion, jarlekuaren gainean utziz.

Gainera, diru hau ez da nahikoa, jauna -egotzi zion Doci.

Lehenbiziko geldialdia gaueko hamarretan izanen da.

Carolen ahoa dardar hasi zen, arrunt nerbiosturik.

Hamarrak... Bederatzi ordu!

Lo dagoen gizonaren istorioak ezin iraun denbora luze horretan.

Errebisoreak ez zuen garbi ikusten eta Doci susmo txarrez begiratzen zion.

- Zer gertatzen zaio? -galdegin zuen.

Mozkortua edo drogatua edo antzekoa ematen du.

E, aizu! -besagainetik harturik astindu egin zuen.

Zer...? Docek eskua harrapatu eta bortizki kendu erazi zion.

- Nik neronek erranen dizut zer gertatzen zaion -erran zuen.

Trenera igatean irrist egin du eta lepoko min zahar batek berriz jo du.

Zu ez zara ohartu lanari kasu eman beharrean lagun batekin solasean ari zinelakoz.

Baina gertatu denaren lekukoak baditut eta bazterrak nahastea nahi baduzu, gustora nahasiko ditut.